XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bularra arnasaz sendo aizatu, ta lanean jo ta ke aritzea, dagokigu orratio, etorkizunera begiak zorrozturik.

Biarkoa gaur ari bait-gera zertzen eta mamitzen.

Dan danok arlo orri loturik.

Heuskaldun den gizon orok altxa beza buruya (Detxepare).

Lanak ditu orrek, mutillak.

Baña nor oztu ta atzeratu bere saillean?.


Bestelan, .

Bere gurasoen izkera ta oiturak galtzen uzten dituan erriak ler egitea besterik ez du merezi (Mistral; Abbé Arotsarena, Grammaire Basque).

Ara ba euskal-gizona bere arloaren aurrez aurre.

Joan dan urtean nola jokatu degu?.

Arnas bideak iriki dizkiogu euskerari, ala iltzen utzi diogu, biotz gogor eta sentimentugabeaz?.

Gure oiñarrastoei iñoiz begiratzekotan, oraintxe ba.

Niketz, kontu auxe eskatzera noa nere buruari, danon aurrean, emendixe.

Euskal saillean aurten zer ibillia naizen, aitortu nai det.

Bizkor saia ba'naiz, .

edo bestela, mea culpa buru-makur aitor dezadan euskal lankideen aurrean.

Lau zuiñetan ebakiko det nere sailla: irakurtze, idazte, laguntasun, zabalkunde.

Irakurtze: Platero ta Biok. Goldaketan. Barne Muinetan (askogarren aldiz).

Bertso Berriak (sail aundia).

Joanak Joan. Elezarrak. Arraun ta Amets. Arimaren Zuzenbidea.

Oxixe'ren Mezaliburutik egunekoa.

Atximurka edo irakurralditxoak, gañera, liburu askotatik egin ditut, Euskaldunak poematik batez ere.

Aldizkari errebista etatik, EGAN eta Euzko-Gogoa oso osorik irentsi oi ditut; Anaitasuna ta Zeruko Argia-tik ere geientsuena beti.

Idazte: Txuri egin det emen; sail exkaxa bota.

Luberri zanerako, iru-lau bat lantxo.

Egiten ari naizen liburuxka bati eman diot aurrerapen zerbait, baña sailla asko aurreratzeke.

Ortik aurrera, tajuzko ezer gutxi: eskutitzak eukaldunai beti-edo euskeraz; irakurri-ahala, esaera eder eta itz txorrotx asko bildu; berebat lagunekiko itzaspertu eta jardunetan.